lunes, 27 de febrero de 2012




KIROLA BEHARREZKOA DA ESKOLAN

Gaur egun, inork ez du zalantzan jartzen gorputz-hezkuntza hezkuntza sisteman sartuta egon behar duenik eta eskola-adinean gorputz-kirol jarduera eskaintza zabala, anitza eta egokia egon behar duenik.
Logikoa da pentsatzea pertsona bezala garatzeko hain ezinbestekoa den aspektu hori, hau da, mugimenduzko gaitasunen garapena, astean gorputz-hezkuntza bi orduz emanda konponduta dagoela.
Eskola-kirola definitzerakoan ez da bakarrik ariketa fisikoaz eta mugimenduaz hitz egiten, zerbait gehiago ere badago: hobetzeko gogoa, desinteresa, borroka izpitua, izaera ludikoa eta borondatezkoa.
Ezaugarri horiek, batez ere lehiaketan agertzen dira, beti ere lehiaketa hezkuntzari begira badago.
Eskola-umeentzat ikastetxeak oso leku egokiak dira gorputz-kirol jarduerak antolatzeko; horrela kirola - jolasketa, kirola - hezkuntza eta kirola - errendimendua lotu daitezke.



http://www.youtube.com/watch?v=4oH1_eDhzFs




UMEEI ESKAINTZEN ZAIEN KIROLAK ARRISKU BATZUK EKAR DITZAKE:

- GARAIPENARI GEHIEGIZKO GARRANTZIA EMATEAK ESTRESA SOR DEZAKE.
- GARAIPENA GEHITZEA
- GAZTE JAIOENGAN ARRAKASTA LORTZEKO EGITEN DEN PRESIOA
JOKOAN EKIMEN PERTSONAL EZA
- GERO ETA GOGORRAGOAK DIREN ENTRENAMENDU ETA LEHIAKETAK

Kirola umeengan duen garrantzia:



Haur eta gazte gehienek, berez, era informal batean hasten dira kirola egiten, adinaren edo beste edozelako irizpide teoriko pedagogikoren pentzura egon gabe. Hasi berri eta nagusi asko oinez, jolasten, tenisean edo eskiatzen jolas bat bezala ikasten dute, ez dago planifikaziorik, askotan ikasketa irizpideak alde batera utziz. Trebetasun edo teknika zehatz batzuk, umeak kirolaren bidez,  arazo bat konpondu behar duenak
duen jarrera bera izanez ikasten dituzte. Horrela, intuizio eta berezko ikasketa ez dago adinarekin lotuta, hasi berriaren egoeraren ohiko prozesua baino ez da.


http://www.youtube.com/watch?v=xst404m214E




Haurra eta bere motrizitatea
HELDUTASUNA ETA IKASKETA = GARAPENA
HELDUTASUNA ETA IKASKETA EZA = GARAPEN EZA
HELDUTASUN EZA ETA IKASKETA = DENBORA GALTZEA
HELDUTASUN EZA ETA IKASKETA EZA = ONDORIO EZA




kirola eskolan




Eskola kirola normalean deitu izan dugu eskolan bertan egiten den kirolari baina adituek diotenez, eskola kirola deritzo, kirola egiten duten umeek, bai eskolan bertan edota eskolatik kanpo egiten den kirola, eskola adinean dagoenean. Berdin da klub batean kirola egitea edota kalean egitea, garrantzitsua dena kirola egitea da.

Gaur egun planteatzen den arazorik larrienetarikoa umeen sailkapena egitea kirolaren bitartez (benjamin, kadetea…) izaten da. Autorearen ustez, oso zaila da ume baten klasifikazioa egitea soilik kirola kontuan hartuz.

Ariketa fisikoan deskalifikazioak ez egotea ezinbestekoa da, honela umearen motibazio eza desagertuko baita eta gainera kirola egiteko nahiak egongo dira. Ez du inork ez galtzen ez irabazten eta horrek umeak motibazioa eta auto-estima igo egiten die. Bilatu behar dena da parte-hartzaile guztiek gustura egotea, eta honela lortuko dugu, inork ez sentitzea jokoz kanpo dagoela eta guztien partaidetza behar dela.

Laburpen txiki bat egitekotan, autore hauek nahi dutena da, jendeak kontzientzia hartzea kirolaren garrantziaz eta azken finean, eskolaz kanpoko kiroletan parte hartzea.