lunes, 23 de abril de 2012

Kirolak balioak transmititzeko bidea



Artikulu honetan, elkarrizketa bat egiten diote Antoni Petrus i Rotger, pedagogiako doktoreari, eta honek dioen bezala, garrantzitsuena ez da irabaztea baizik eta parte-hartzea. Batzutan gerta liteke, oso trebea ez den ume batek kirola egiten oso gustura sentitzen ez dena eta horrek izugarrizko arazoa irudi ahal zaio umeari, eta beste ikuspuntu batetik ikusita, arazo larria da. Umea bere ikaskideekiko baztertua sentituko da. Beharbada kirolean aritzea ez zaio gustatzen eta lagun taldetik kanpo ez gelditzearren beren kontrako nahietaz aritzea gerta liteke.

Doktore honek dio ume guztiek dutela ez irabazteko eskubidea. Irabazleak beti irabazleak badira, ez du emoziorik izango, aldiz galtzaileak, taktika berriak izan ditzakete eta buruari eragiteak du helburu, honela kontzeptu irabazlea izango da. Azken finean, “irabaztea ez da kirolariari zentzua ematen diona”

Irabaztea beti izango da pozgarria baina orduan, hementxe sartzen da hezitzailearen beste funtzio garrantzitsu bat, galtzearen pedagogia irakastea. Gainera “ Gogora dezagun gehiago direla galtzaileak irabazleak baino” esaten du Antonik.

http://www.kirolzerbitzua.net/adminkirolak/eskolakirola/docseskolakirola/n7.pdf

Psikomotrizitatea



Gaur egun psikomotrizitatea definitzea zaila gerta daiteke. Lehen sendatzeko metodo bezala erabiltzen zen. Adibidez, elbarrituekin. Edota, kirol konplementu bezala, baina ez zen kirol deitzera ailegatu. Egun, psikomotrizitatea haur txikiekin erabiltzen da, kirolak baino aurretiko bidea zabaltzeko.

Psikomotrizitatea bi zatitan banatzen da, psikikoa eta motorea. Hau da, bata psikologiaren aldetik doana eta bestea, gorputzarekiko mugimenduak aztertzen duena.

Piageten teoria aztertzen badugu, mugimenduaren bitartez inteligentzia sortzen zela dio. Psikomotrizitatearen bitartez, umearen estimulazioa bideratu egin daiteke.

Psikomotrizitateak honako helburuak ditu:

Sentsibilizazioa jorratzea erlazioak eta sentsazioak bere gorputzarekiko eta kanpoko objektuekin.

Gorputzeko mugimenduen bitartez ezagutzak garatzea

Irudikaturiko mugimenduak adieraztea baliabideak erabiltzen: sinboloak, keinuak, beste objektuen erabilpenaz edo irudimena erabiltzen

Haurrak euren gorputza noraino hel daiteken ohartzea edo konturatzea, kreazioaren bidez eta emozioen azalerapenarekin.

Auto-estima handitzea.

Segurtasuna beregan sentitzea, eta besteekin komunikatzea.

Besteenganako errespetua izatea eta euren espazioa errespetatzea.

http://www.guiainfantil.com/servicios/psicomotricidad/index.htm

domingo, 1 de abril de 2012

Liburuaren sintesi-hausnarketa


Bi liburuetatik, “Introducción a la Tecnología Educativa” aukeratu dut.

Hona hemen, liburuaren analisia.





Hitz gakoak:

Integratzailea

Globalizazioa

Alfabetazio teknologikoa

Metodo interaktiboak

IKT-ak





Bi galdera:

1-    Badakigu Teknologia Berrien muga non dagoen?

2-    Zergatik ez dira ikasgai guztiak metodo interaktiboen bidez irakasten?





LABURPENA

Gaur egungo gizartea, teknologia berrien alorrean, gero eta aurreratuta dago. Etengabean dago teknika berriak asmatzen eta plazeratzen. Globalizazioak, honetan, garrantzi izugarria izan du. Mundu osoan zehar ideien zabalpenak eta hausnarketak teknologia berrien bidez elkar trukatzen dira. Horrela, herrialde guztien komunikazioa ezinhobea da.

Gizakia, teknologia munduan prestatzea ezinbestekoa da norberaren kritikotasuna eta iritsi pertsonala adierazteko. Hortaz, jarduera hauek garatzeko, aldez aurretik, ezagupen batzuk izan behar dira. Ikastetxean, alfabetizazio teknologiko falta ez egoteko irakasleen preztakuntza garrantzia handia du.

Liburuak alde batera utziz, teknologia berrietan trebetasuna lantzeko, praktikak teorika baino inportantzia handiagoa du. Hortaz, curriculum aldaketa bat aldarrikatzen du liburuaren idazleak. Hau da, curriculum-a, gaurkotasunerako egokitasun formala eta zihurra izatea. 

Irakasleak, ahalik eta metodo berritzaile gehiago jakin, klaseak ematerakoan aukera gehiago ditu arasoren bat aurre egiteko edo azalpen bereziak egitean.

Idazle honen abiapuntua, ikaslean oinarritzen da. Hau, protagonista bakarra da. Teknologia berriak euren belaunaldietarako egokituta daude eta haiek hezteko eta irakasteko metodo asko frogatzen dira.

Azkenik, idazleak ikus-entzumena aipatzen du. Gaitasun hau lantzeko, metodo interaktiboak erabiltzen dira eta eraginkortasuna nabaria da. Lehen, bakarriak entzuten edo ikusten ikasten zen; gaur, bi sentzumen batera erabiltzen dira ikasteko eta hezteko.




HAUSNARKETA PERTSONALA


            Gaur egun, haurrek denbora pilo ematen dute teknologia berriak erabiltzen. Horrezgero, hedabide hauen bidez, hezitzea ezinbestekoa da. Heziketa ikastetxean zein kalean ematen denez, espazio guztiak erabili behar ditugu.

Orain, arbela elektronikoak ikastetxetan gero eta nabarmenagoak dira eta horretarako, irakasleen prestakuntza ona derrigorrezkoa metodoa erabiltzen trebea ahal izateko. Horrela, ikasgaiak irakasteko hainbat era gehiago egongo dira modu interaktiboak erabiliz.

Teknologia berriak, oso azkar zabaltzen eta aurreratzen dira eta hauetan murgilduta egoteko egunero gauza berriak ikasi behar dituzu, bestela, atzeratuta geratzen zara eta ez zoaz gizartearekin parekatuta. Aldi berean, egunerokotasunean teknologia berriak erabiltzen badira, erraztasuna eta esperientzia hartzen da.

Nire ustez, teknologia berriak oso ondo daude eta ikasteko erraztasun asko ematen dizkigute, baina, hauen arlo batzuk pertsona batzuetan finkatuta daude eta denbora gehiegi ematen zaizkie; sare sozialei buruz nago hitz egiten. Hauek, pertsonaren independentzia eta pribatutasuna kentzen dute, batzuetan, arriskutsua izanez.

Bestalde, esan beharra dago, gaur egungo munduan teknologia berriei buruz hitz egiten dugunean, etengabean berritu egin behar gara, aldez aurretik zihurtasuna izan ez arren.

Azkenik, pausu erraldoi hauekin jarraitzen badugu, azkenean langileak egon beharrean bakarrik makinak egongo dira. Azken hamar urtetan, teknologia berriek hartu dituzten abiadura geldiezina eta menderaezin izan daiteke. Hortaz, kontuz ibili behar gara!








lunes, 27 de febrero de 2012




KIROLA BEHARREZKOA DA ESKOLAN

Gaur egun, inork ez du zalantzan jartzen gorputz-hezkuntza hezkuntza sisteman sartuta egon behar duenik eta eskola-adinean gorputz-kirol jarduera eskaintza zabala, anitza eta egokia egon behar duenik.
Logikoa da pentsatzea pertsona bezala garatzeko hain ezinbestekoa den aspektu hori, hau da, mugimenduzko gaitasunen garapena, astean gorputz-hezkuntza bi orduz emanda konponduta dagoela.
Eskola-kirola definitzerakoan ez da bakarrik ariketa fisikoaz eta mugimenduaz hitz egiten, zerbait gehiago ere badago: hobetzeko gogoa, desinteresa, borroka izpitua, izaera ludikoa eta borondatezkoa.
Ezaugarri horiek, batez ere lehiaketan agertzen dira, beti ere lehiaketa hezkuntzari begira badago.
Eskola-umeentzat ikastetxeak oso leku egokiak dira gorputz-kirol jarduerak antolatzeko; horrela kirola - jolasketa, kirola - hezkuntza eta kirola - errendimendua lotu daitezke.



http://www.youtube.com/watch?v=4oH1_eDhzFs




UMEEI ESKAINTZEN ZAIEN KIROLAK ARRISKU BATZUK EKAR DITZAKE:

- GARAIPENARI GEHIEGIZKO GARRANTZIA EMATEAK ESTRESA SOR DEZAKE.
- GARAIPENA GEHITZEA
- GAZTE JAIOENGAN ARRAKASTA LORTZEKO EGITEN DEN PRESIOA
JOKOAN EKIMEN PERTSONAL EZA
- GERO ETA GOGORRAGOAK DIREN ENTRENAMENDU ETA LEHIAKETAK