Bi
liburuetatik, “Introducción a la Tecnología
Educativa” aukeratu dut.
Hona hemen,
liburuaren analisia.
Hitz gakoak:
Integratzailea
Globalizazioa
Alfabetazio teknologikoa
Metodo interaktiboak
IKT-ak
Bi galdera:
1-
Badakigu
Teknologia Berrien muga non dagoen?
2-
Zergatik
ez dira ikasgai guztiak metodo interaktiboen bidez irakasten?
LABURPENA
Gaur egungo gizartea, teknologia
berrien alorrean, gero eta aurreratuta dago. Etengabean dago teknika berriak
asmatzen eta plazeratzen. Globalizazioak, honetan, garrantzi izugarria izan du.
Mundu osoan zehar ideien zabalpenak eta hausnarketak teknologia berrien bidez
elkar trukatzen dira. Horrela, herrialde guztien komunikazioa ezinhobea da.
Gizakia, teknologia munduan
prestatzea ezinbestekoa da norberaren kritikotasuna eta iritsi pertsonala
adierazteko. Hortaz, jarduera hauek garatzeko, aldez aurretik, ezagupen batzuk
izan behar dira. Ikastetxean, alfabetizazio teknologiko falta ez egoteko
irakasleen preztakuntza garrantzia handia du.
Liburuak alde batera utziz,
teknologia berrietan trebetasuna lantzeko, praktikak teorika baino inportantzia
handiagoa du. Hortaz, curriculum aldaketa bat aldarrikatzen du liburuaren
idazleak. Hau da, curriculum-a, gaurkotasunerako egokitasun formala eta zihurra
izatea.
Irakasleak, ahalik eta metodo
berritzaile gehiago jakin, klaseak ematerakoan aukera gehiago ditu arasoren bat
aurre egiteko edo azalpen bereziak egitean.
Idazle honen abiapuntua, ikaslean
oinarritzen da. Hau, protagonista bakarra da. Teknologia berriak euren belaunaldietarako
egokituta daude eta haiek hezteko eta irakasteko metodo asko frogatzen dira.
Azkenik, idazleak ikus-entzumena
aipatzen du. Gaitasun hau lantzeko, metodo interaktiboak erabiltzen dira eta
eraginkortasuna nabaria da. Lehen, bakarriak entzuten edo ikusten ikasten zen;
gaur, bi sentzumen batera erabiltzen dira ikasteko eta hezteko.
Orain, arbela elektronikoak
ikastetxetan gero eta nabarmenagoak dira eta horretarako, irakasleen
prestakuntza ona derrigorrezkoa metodoa erabiltzen trebea ahal izateko. Horrela,
ikasgaiak irakasteko hainbat era gehiago egongo dira modu interaktiboak
erabiliz.
Teknologia berriak, oso azkar
zabaltzen eta aurreratzen dira eta hauetan murgilduta egoteko egunero gauza
berriak ikasi behar dituzu, bestela, atzeratuta geratzen zara eta ez zoaz
gizartearekin parekatuta. Aldi berean, egunerokotasunean teknologia berriak
erabiltzen badira, erraztasuna eta esperientzia hartzen da.
Nire ustez, teknologia berriak oso
ondo daude eta ikasteko erraztasun asko ematen dizkigute, baina, hauen arlo batzuk
pertsona batzuetan finkatuta daude eta denbora gehiegi ematen zaizkie; sare
sozialei buruz nago hitz egiten. Hauek, pertsonaren independentzia eta
pribatutasuna kentzen dute, batzuetan, arriskutsua izanez.
Bestalde, esan beharra dago, gaur
egungo munduan teknologia berriei buruz hitz egiten dugunean, etengabean
berritu egin behar gara, aldez aurretik zihurtasuna izan ez arren.
Azkenik, pausu erraldoi hauekin
jarraitzen badugu, azkenean langileak egon beharrean bakarrik makinak egongo
dira. Azken hamar urtetan, teknologia berriek hartu dituzten abiadura
geldiezina eta menderaezin izan daiteke. Hortaz, kontuz ibili behar gara!
No hay comentarios:
Publicar un comentario